2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

I. MULTZOA: Kalitatea Haur eskolan

“Haur eskoletako kalitateari buruzko gogoetak” artikuluan oinarri hartuz (eskuin aldean artikulua eskuragarri), Haur eskoletan kalitatea bermatzeko zenbait irizpide aipatzea ezinbestekoa ikusten dut, nire iritzi pertsonala edo ikuspuntuekin batera. Izan ere, zanbait alorrek hartzen dute parte kalitatea lortzeko prozesuan, eta kontuan hartu behar direla uste dut.

1. Etxekotasuna
Hezkuntza-komunitate txikiek elkar-ezagutzera, elkarrizketara, partaidetzara… bultzatzen du. Hortaz, oso garrantzitsua den irizpidea betetzeko asmoz eskola harremanak sustatzeko tokia bezala hartu behar dugu.

2. Profesionaltasuna
Irakasle prestatuak eta tituludunak behar dira, besteak beste osasuna, segurtasuna eta haurren garapen kognitiboa, linguistikoa, emozionala eta sozioala sustatzeko. Honetaz gain ere, haur bakoitzaren erritmoak errespetatzen eta bakoitzaren ezaugarri edota beharrekin lan egiten dakien profesionala behar da.

3. Duintasun profesionala
Profesional ororen lan-eskubideak kontuan hartzeaz gain, ondo ordainduak izan behar dira, izan ere, nire ustez, garrantzitsuenetariko lan postua baita irakaslearena. Hortaz, beharrezkoa da beren lanaz konturatzea.

4. Langileen egonkortasuna
Langileen etengabeko aldaketek eraginak dituzte haurrengan, batez ere eragin negatiboak. Hortaz, epe luzerako konpromezua hartu behar dute eskoletako profesionalek, haurrekin afektuzko loturak hartzea adin hauetan oso garrantzitsua baita, eta horretarako denbora eta jarraitutasuna behar da.

5. Espazio egokiak
Lan-hezkuntza ziurtatzen duten espazioak, kalitatezkoa izan behar da (argiarekin, aireztatua, segurua…), horretarako kontuan hartu behar dugu haurren neurriak eta altzairu guztiak neurri horretara egokitu, aireztatuta eta argitsua den espazioak sortu., eta batez ere, haurrak aireztatzeko espazio irekia zaintzea beharrezkoa da, besteak beste.

6. Talde txikiekin lan egitea
Haurrei hobeto erantzuteko, haurrekin lotura seguruagoak lortzeko, haurrekin jolasteko… oso esanguratsuak dira talde-lan txikiak egotea, modu horretan ere gizarteratze gaitasuna garatzeko beharrezko konfidantza sortzen da eta. Eta honetaz aparte ere, bikote hezitzailearen ideiaren abantailarekin jokatzea aberasgarria eta positiboa da ikasleen ikaskuntza-prozesurako, eta baita harremanak sortzeko momentuetan ere. Izan ere, nire ustez, harremanatzeko moduak eta nahiak oso desberdinak dira, bai haurren artean eta baita helduon artean ere. Hortaz, bikote hezitzailearen bidez, errazagoa da haur guztiengan harreman segurua sortzea, hezitzaile batengana ez bada, bestearengana izanen da.

7. Gardentasuna
Gurasoen presentzia Haur Eskoletan ezinbestekoa da, eskolaren oartaide sentitu behar dira. Hau da, inguruneari irekitako eskolaren ikusmoldea egon behar da.

"10 ideas clave, La educación infantil" liburuan aipatzen den moduan1, "La escuela infantil ha de ser un lugar de inclusión, un lugar normalizador. Un lugar de personas y no de papeles, objetivos y evaluaciones. Un lugar de compartir, de crear, de hacer amigos, de situarse, de conocerse a sí mismos y de conocer a los demás. Un lugar de ilusión, de búsqueda, de descubrimiento, de vinculaciones."

8. Partaidetza demokratikoa
Familien eta herritarren partaidetza ezinbestekoa da, eta eskolak esku-hartze hori erraztu eta bideratu behar du.

9. Gizarte- eta kultura-proiektua
Gizarte eta kultura baliabide bat bezala hartu behar da eskola, herriarekin, auzoarekin edo hiriarekin izan behar du harremana. Eskolarik gabe herria ez luke bizirik izango, argirik, ilusiorik.

10. Dokumentazioa eta ebaluazioa
Dokumentu-euskarri bat izan behar du ikastetxeak esperientziak plasmatzeko eta gizarteari kontatzeko. Gainera, dokumentazioak behatzeko eta ebaluatzeko edo baloratzeko tresna erabilgarriena da.

11. Eskubideen bateragarritasuna
Haur Eskoletann eskolatuak dauden haurren hezkuntza-kalitatea ziurtatzen duten alderdiak, haurren eta gurasoen eskubideak bermatzeko ere balio beharko dute.

Ikusi bezala, irizpide asko edo alderdi asko kontuan hartu behar dira Haur Eskolen kalitatea bermatzeko, nahiz eta guztiak ez ditudan aipatu. Oso garrantzitsua ikusten dut aipatutako alderdiak eskoletan plasmatzea edo islatzea, baina oso garrantzitsua ikusten ditudan bi alderdi nagusiak espazioen zainketarena eta gurasoen integrazioa izanen litzateke (nahiz eta guztiak garrantzi handia izan). Hala ere, bi ideia horietan sakontzea gustatuko litzaidake, batez ere klasean azaldutako Haur eskola baten diseiuna txertatzeko (interesgarria eta aberasgarria izan daitekeelakoan).



Eta bestetik, berriro ere azpimarratzeko eskolaren helburua edo lana zein den. Aurretik aipatu dudan "10 ideas clave. La educación Infantil" liburuan oinarri izanik, eskola gardentasuna izan behar du oinarri, izan ere, nire ustez guraso nahiz familiarrak oso gustora daudelako (normalean) beren seme-alabek eskolan egiten dutena ikusiz, haiek ere beren seme-alaben ikaskuntza prozesuaren parte sentituz eta abar. Eta honetaz gain ere, askoz ere seguritate maila altuagoa transmititzen da gardentasunaren ideia aurrera eramanez, edo hori da nire ikuspuntua behintzat. Hortaz, aipatu behar da familiekiko harremana formala nahiz informala izan daitekeela. Hau da, harreman espontaneoak, egunero gertatu daitezkeneenak adibidez haurrak eskolara ekartzean. Edo bestela harreman prestatuak edo egituratuak, adibidez gurasoekin egiten diren bileretan.

--------------------------------------------

1 Díez Navarro, M.C. (2013). "10 ideas clave. La educación Infantil", Barcelona, GRAÓ, 203. orr.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina